Jadanik ia 1.200 dira euren ziztada eman duten lagunak

2012ko otsailaren 11
12:08
Entzun

Joan den azaro amaieran BERRIAko akziodunen, harpidedunen eta irakurleen aurrean Zure ziztada behar dugu  kanpaina aurkeztu zutenetik dagoeneko 1.160 lagunek egin dute diru ekarpena; 160.000 euro dira. "Kanpainak oso harrera ona izan duelakoan gaude", dio BERRIA Taldeak. Helburua bost mila lagun lortzea da.

Haiek egun hauetan jasoko dute BERRIA Hedabideen Fundazioaren gutuna. Egindako ekarpenaren gaineko informazioa eta hori gauzatzeko datu eta moduak berrestearekin batera, lehen kobrantza egin dela adierazten da eskutitzean, eta dauzkaten abantailen berri ere ematen die.

Taldeak eskerrak eman dizkie laguntzaile denei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.