Jaenen istripua izan zuen Errenteriako autobuseko zaurituetatik 9k jarraitzen dute erietxean

Horrenbestez, 35ek jaso dute senda agiria.

2007ko abuztuaren 15a
17:52
Entzun
Astelehen goizaldean Irundik abiatu eta arratsaldean Jaenen (Andaluzia, Espainia) istripua izan zuen Errenteriako autobuseko bidaiaren artean gero eta gehiago dira senda agiria jasota erietxetik irtetzen ari direnak. Hala, hasieran 44 bidaiari ingresatu behar izan zituzten, baina gaur bederatzi baino ez dira geratzen ospitaleetan. Beraz, 35ek senda agiria jaso dute. Erietxeetan segitzen dutenen artean sei larri daude oraindik (lau zaintza intentsiboko unitatean).

Istripu horretan bost lagun hil ziren, Espainiakoak eta Herrialde Katalanetakoak. Izan ere, Euskal Herritik abiatu zen autobusa eta Euskal Herrikoa zen, baina Madrilen egin zuen lehen geldialdia, eta han beste bide hartu zuten Euskal Herritik joandako hainbat bidaiarik. Halaber, Espainiak eta Herrialde Katalnetako hainbat lagun igo ziren Madrilen Andaluziara bidaia egiteko. Nolanahi ere, larri zaurituen artean bi nafar daude.

Istripuaren zergatiak argitu gabe jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.