Gaur aurkeztu dute Donostiako Aste Nagusia. 279 jarduera prestatu dituzte guztira, herritarren gozamenerako. Izagirre alkateak bere nahia agertu du: "Jai euskaldun, partehartzaile, parekide, alai eta herrikoiak izan daitezela".
Horretan ahalegiduko dira antolatzaileak. Berdintasunaren aldeko taldearen zuzendariak ere esan baitu aurten eraso sexisten gainean ibiliko direla, eta tabernari eta txosnetako arduradunekin protokolo berezi bat jarriko dutela martxan gertakari hauek saihesteko.
Bestalde, urteroko ekintzak ere izango dira, eta piratek euren eskura izango dute kaia euren ekimenetarako.
Artillero abestiari dagokionez, aurten Añorgako kirol kultur taldeko nesken futbol taldeak izango du Kañoikadaren ostean kantatzeko ardura.