Bilboko Aste Nagusia

Jaia lehertu da Bibon

Zazpiak pasatxo zirela, Larraitz Cisneros txupinerak suziria botatzearekin batera hasi da Bilboko Aste Nagusia. Aurretik Kepa Junkera musikari bilbotarrak egin du pregoia, eta konpartsen lana eskertzeaz gain, Bilbo, egun, kultura eta pentsakera desberdinen bilgune dela nabarmendu du. Trikiti doinuekin amaitu du pregoia. Gaurtik aurrera, bederatzi egunez, ez da atsedenik izango.

2007ko abuztuaren 18a
19:08
Entzun
Jendetza bildu da Bilboko Arriaga plazan eta inguruetan, antzokiko balkoitik Kepa Junkeraren pregoiaren bidez eta Larraitz Cisnerosen txupinaren bidez jaiari hasiera emateko zain.

Hunkituta eta pozik dagoela agertu du Junkerak pregoilari aukeratu dutelako, Errekalde auzoko bizilagun eta bilbotar den heinean, ohore handia dela beretzat. Zer sentitzen duen ondo adierazteko hitzik ez duela agertu du. Errekalde auzoko Kezkalariak konpartsako kide zen garaiko garaiak oroitu ditu, eta konpartsek jaien antolaketan egiten duten lana goratu. Aste Nagusiaren muina konpartsak direla nabarmendu du Junkerak. Ondoren, gaur egun Bilbo hiri irekia dela adierazi du, kultura eta pentsakera askotako jendearen bilgune, eta horiek guztiak aterbetu behar dituela jaiak. Pregoia amaitzeko, Marijaiaren kantua jo du trikitiarekin.

Hain zuzen ere, Junkeraren trikiti doinuekin batera Marijaia atera da balkoira eta txalo zaparrada handiarekin hartu du jendetzak. Ondoren, Larraitz Cisnerosek txupina botatzearekin batera hasi da ofizialki Aste Nagusia. Aurrerantzean, bederatzi egunez, festak ez du atsedenik izango.

Arestian aipatu bezala, zazpietan hasi da Aste Nagusia, baina lehenagotik zabaldu da jai giroa Bibon. Izan ere, konpartsak 16:00etan bildu dira Begoñan, eta txarangekin eta fanfarriekin, jai giroan jaitsi dira Arriagaraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.