Jaietaz gozatzeko, ezinbestekoa da besteei gozatzen uztea eta jaiak, ekimenak eta plazak birpentsatzea", ohartarazi du Bilgune Feministak. Sanferminak hastear denean berdintasunean eta parte hartzean oinarritutako jaien alde egin dute, eta gogorarazi gozatzeko espazioa izan behar dutela jaiek, eta horretarako oinarrizkoa dela denei parte hartzeko aukera eskaintzea.
Orain arte gizonezkoentzat soilik zabalik izan diren hainbat espazio ere aipatzen ditu, esaterako, mutil dantzak eta nabarmendu apurka horiek ere ari direla emakumeen ikusgarritasuna ahalbidetzen. Baina nabarmentzen dute aldaketak kualitatiboa ere behar duela izan: "Integrala, muinekoa eta aldagai bakoitza zeharkatuko duena". Zentzu horretan funtsezkotzat jo dute ikusezin eta "natralitzatuta" dauden jarrerak eta "nahi gabe" egiten diren kontuei arreta jartzea, "hortxe dagoelako batzuen eta besteen gozamenerako giltza".
Hamabost urtez lanean
Duela hamabost urte hasi ziren Bilgune Feministan herri-jai parekideen alde lanean. Horretarako hainbat ildo zehaztu zituzten, besteak beste, emakumeen parte hartzea bultzatzea herrietako jai batzordeetan, jaietan adierazpen sexistak baztertzea, erasoen prebentziorako kanpainak bultzatzea eta jaietan ikuuspegi feminista txertatzea.