Goizeko bederatzietan mezarekin hasi dute, eta iluntzeko bederatzietan dantzaldi batekin amaituko dute beteranoek haien egun handia. Bitartean kalejiran ematen ari dira eguna, dantza, salto eta barre artean.
Aurten, berrikuntza gisa, Sebastian Iradier Salaberriri musikagile arabarrari eskaini diote; 150 urte dira Arkupeko ibilbidearen 5. Atarian. Mezatik atera ondoren bertan bildu dira 200 pertsona baino gehiago Iradierren abesti ezaguna abesteko: La Paloma.
Halaber, goiza hasteko Blusa eta Neska Beteranoen kuadrillako bi kideri omenaldia egin diete, bertako kide izandako denbora eskertzeko. Ana Maria Lopez de Armentiak eta Jose Martinez Nabaridasi jarri diete aurten zapi bereizgarria.