Bostehun bat lagun elkartu dira gaur Galdakaon (Bizkaia) Hodei Egiluz gaztea bilatzen jarrai dezaten eskatzeko. Duela 11 hilabete desagertu zen Anberesen, eta, geroztik, hilero-hilero izan dute gogoan.
Egiluzen gurasoak hunkituta agertu dira elkarretaratzearen ondoren, eta babesa eskertu diete herritarrei. Festetako jarduerak bertan behera utzi izanagatik ere eskertuta azaldu dira.
Egiluzekin zer gertatu zen jakiteko ahaleginetan dabiltza azken hilabeteetan senide nahiz lagunak. Gurasoek 10.000 euroko ordainsaria eskaini berri dute beren semea aurkitzen lagunduko duten informazioen truke.