Goizeko hamar eta erdiak aldera, Bilboko Tratamendu Mekaniko Biologiko plantako langileak Ertzaintzarekin harremanetan jarri dira. Haur jaioberri baten gorpua aurkitu dute. Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, 2-3 eguneko haurra litzateke. Hasiera batean Artigas plantan aurkitu dutela zabaldu badugu ere, Arraiz mendian dagoen TMB zabortegian aurkitu dute hilotza.
Ertzaintzako unitate zientifiko eta kriminaleko agenteak berehala joan dira zabortegira. Goiz guztian Arraiz mendiko plantan ikertzen aritu ostean, arratsaldeko 14:00 aldera alde egin dute zabortegitik. Planta martxan jarri da berriro, goiz guztian itxita egon ostean. Ikerketa zabalik dago oraindik.