hondarribiko alardea

Jaizkibel konpainiak salatu du "bazterketaren alde" jarri dela Hondarribiko udalbatza

Alardearen ordutegia atzeratzeko eskatu berri dio udalak konpainiari.

Hondarribiko alarde parekideko kideak, iaz, plastiko beltzen albotik pasatzen. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 30a
14:15
Entzun

Jaizkibel konpainiak ohar baten bidez salatu du Hondarribiko Udalak (Gipuzkoa) onartutako mozioak "berdintasunerako, elkarrizketarako eta irtenbideak bilatzeko deia egin beharrean, bazterketaren aldeko jarrera" duela.

EAJk, PPk eta H1ek babestu zuten mozioa, alarde baztertzaileari sostengua adieraziz. Jaizkibelek kritikatu du horretan ez direla aipatzen euren alardean izaten diren "irainak, plastiko beltzak eta onargarriak ez diren beste jarrera batzuk".

"Testu horren onarpenarekin herritarrak nahastu nahi dituzte, eta Eusko Jaurlaritzak egindako inkestaren emaitzak ezkutatu". Inkesta horrek zioen herritarren %72ek irtenbide baten aldeko jarrera dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.