Alternatibako kide Begoña Vesgasen ustez, «onartezina» da Jaizkibel konpainiak entseguak nahi duen ibilbidetik ez egitea. Konpainiakentseguetan San Pedro kaletik bi aldiz igarotzeko eskatu zuen, baina Herrizaingo Sailak behin bakarrik pasatzeko baimena eman dio. Segurtasun arrazoiak erabili ditu ez uzteko arrazoi gisa. «Alarde publiko eta parte hartzailearen alde egiten dutenak baztertu, eta ikusezin bihurtzearen aldeko apustua egin du berriro ere Herrizaingo Sailak», salatu du Vesgasek.
Babesa azaldu die alarde parekideko kideei, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio argitzeko zeren «aitzakian» hartzen dituen halako erabakiak. Emakunderi ere neurriak hartzeko eskatu dio. «Joan dadila Jaurlaritzari kargu hartzera». Herritarrei, berriz, alarde parekidea babestea galdegin die.
Jaizkibeli San Pedro kaletik bi aldiz entseatzen ez uztea salatu du Alternatibak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu