Axier Jaka (Bildu) Donostiako Udal Partaidetzarako batzordeburua gustura atera da galdeketen araudi proposamenaz PSE-EE, PP eta EAJrekin egindako bileratik, “herritarrekin batera diseinatutako araudiaren ezaugarri garrantzitsuenak onartu egin direlako zuzenketen bozketan".
Hilaren 29ko udalbatzarrean onartuko lukete araudia, behin-behinean. "Donostia aitzindaria izango da: horrelako kontsulta araudi bat izango duen Euskal Herriko lehen administrazioa izango gara", esan du Jakak.
Udal Partaidetzarako batzordeburuak uste du "hiria eraikitzeko herritarrentzako tresna baliotsua" izango dela. Azpimarratu du kontsulta araudia herritar talde batekin batera egin dutela, "behetik gora". "Politika beste modu batera egin daitekeela ikusi da”.