UPNren orain arteko zerrendaburuak
1979. Jesus Aizpun izan zen Nafarroako lehendakarigaia. Ez zuen kargua lortu.
1983. Baldino Bados. Inbestiduran Jose Angel Zubiaur aurkeztu zuen UPNk. Ez zen lehendakari izan, baina bai Jaime Ignacio del Burgo (UPN), 1984 hasieran; gero, Gabriel Urralburu (PSN).
1987. Juan Cruz Alli. Ez zuen gobernuburu izatea erdietsi.
1991. Juan Cruz Alli. Lehendakaritza lortu zuen.
1995. Miguel Sanz. 1996an jarri zen lehendakari, Javier Otano (PSN) presidenteak kargua utzi ondoren.
1999. Miguel Sanz. Presidente hautatu zuten.
2003. Miguel Sanz. Lehendakaritzan segitu zuen.
2007. Miguel Sanz. Lehendakari berriz ere.
2011. Yolanda Barcina. Lehendakari izatea lortu zuen.
2015. Joan den abuztuan, Barcina izendatu zuten gobernuburugai, baina azaro hasieran uko egin zion, eta handik hiru astera Jose Javier Esparza hautatu zuten presidentegai.
Egutegia
Apirilak 3. Hauteskunde Batzordeak sortzeko eguna.
Apirilak 15. Hautagaitzak aurkezteko lehendabiziko eguna.
Apirilak 20. Hautagaitzak aurkezteko bukaera.
Apirilak 27. Hautagaitzen onarpena Hauteskunde Batzordean.
Maiatzak 8. Kanpaina.
Maiatzak 24. Hauteskundeak.
JAKINGARRIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu