The Limits of Control filman apenas dagoen elkarrizketarik, hitzik. Izan ere, lanaren zuzendari Jim Jarmuschek uste du gehiegi hitz egiten dela gaur egun. "Oso gustukoak ditut hitzak, baina gehiegi hitz egiten dugu", esan du. 21:15ean izango da The Limits of Control-en emanaldia, Viktoria Eugenian, Zabaltegi sailean.
"Laket ditut hizkuntzak, literatura eta poesiaa. Baina neuk ere sobera hitz egiten dut. Asko mintzatzen ez den jendeak gauza intreresgarriak esaten ditu hitz egindakoan".
Behatzeari eta informazio asko jasotzeari garrantzia eman dio pelikulan, eta pertsonaje isil bat da protagonista. Isaach de Bankole aktoreak egin du lan hori. "Normalak ez diren pertsonajeak sortzea gustatzen zait -dio Jarmuschek-. Bakarrik egotea gustukoa dut neuk, baina horrek ez du esan nahi pertsona bakartia naizela".
Jarmusch: "Oso gustukoak ditut hitzak, baina gehiegi hitz egiten dugu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu