GREBA ERAIKUNTZAN

Jarraipenak gora egin du Gipuzkoako eraikuntza sektoreko greba deialdiaren bigarren egunean

ELA, LAB, UGT eta CCOO-k Gipuzkoako eraikuntzaren sektorean atzo hasiriko greba deialdiaren jarraipenak gora egin du bere bigarren jardunaldian. Sindikatuen aburuz berriro ere grebak langileen %90 baino gehiago jarraitu du.

2004ko maiatzaren 11
19:24
Entzun
Iturri sindikalek azpimarratu dutenez bigarren egun hau "normaltasun osoz" igaro da. Honekin batera hurrengo ostiralerako Donostian manifestaldi deialdi bat egiteko asmoa plazaratu dute.

Greba honek Gipuzkoan 12.000 langileren lan baldintzak arautzen dituen konbenioaren berrikuspena bilatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.