Politika

Jarrera aldatu beharra duela esan dio Batasunak EAJri

Alderdi interesak utzi, eta "behingoagatik gatazka gainditzeko elkarrizketa" abiatzeko eskatu die Batasunak bai EAJri eta baita gainerako eragileei ere. Izan ere, Batasuna oso kezkatuta azaldu da EAJk joan zen ostiralean atera zuen agiriarekin. Han, EAJk "ez zuen bere buruarengan ardurarik jartzen" Batasunaren iritzian. Beraiek ere ardura badutela ohartarazi die, eta jarrera aldatzeko eskatu. Ohartarazi dutenez, EAJk azken lau urteetan erakutsi duen "gobernatzeko ereduarekin" jarraitzeko ez daude prest.

2005eko maiatzaren 11
16:13
Entzun
Ezker abertzaleak borondatea erakutsi duela eta bere ardura onartzen duela esan du Joseba Permachek, Batasuneko Mahai Nazionalaren izenean, baina, azpimarratu duenez, hori ez da nahikoa, eta "denek aldatu behar dute jarrera" gatazkari konponbidea bilatuko bazaio. Horren ardura alderdi guztiena dela azpimarratu dute, baita EAJrena ere. Arduratuta azaldu dira EAJk joan zen ostiralean kaleratu zuen agiriarekin, han, EAJk ez zuelako inolako "ardurarik" onartzen.

Batasunaren iritzian, EAJk onartu beharra dauka beraien helburuak ez direla bete, eta beraz, jarrera aldatu beharko lukete; "aro berria irekitzeko, akordiora iristeko elkarrizketa abiatzeko".

Jarrera aldaketarik ez badago, eta EAJk "inposizioarekin" jarraitzen badu, ezker abertzalea aurrean topatuko dutela ohartarazi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.