"Instituzioek eta gizarteek onartutako lege berriak bete daitezen babesteadagokio Justiziari; ez, ordea, sortzen diren proposamen demokratikoek egungo legalitatea aldatzen duten edo ez zaintzea. Izan ere, azken buruan, herritarrei eta instituzioei dagokie lege berriak sortzea", esan du Ibarretxek CGPJko presidente Franciso Hernandori erantzunez.
Areago, Hernandok iradoki bezala epaileak "aldaketa demokratikoen" zelatan egotea "onartezina" dela azpimarratu du Jaurlaritzako lehendakariak: "Aldaketa demokratiko horiek instituzioen proposamenez eta herritarren erabakiz egiten baitira".
Arrasaten egin ditu adierazpen horiek Ibarretxek, Mondragon Unibertsitatearen ikasturteko berriko hasiera ekitaldian izan baita.
Politika
"Jarrera aldatzeko eta legea independentziaz aplikatzeko" eskatu die Ibarretxek epaileei
CGPJ Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko presidente Francisco Hernandok egindako adierazpenen haritik, "jarrera aldatzeko eta legea independentziaz aplika dezatela" eskatu die Juan Jose Ibarretxe Jaurlarizako lehendakariak epaileei. Hilaren 26an Ibarretxek aurkeztuko duen proposamena dela eta, "Konstituzioa deslegitimatzeko ahaleginen aurrean" epaileak ez direla "ezer egin gabe geratuko", adierazi zuen Hernandok. Botere judizialaren egitekoa ez dela egungo legalitatea babestea erantzun dio Ibarretxek, baizik eta "instituzioek eta gizarteak demokratikoki onartutako legeak zuzen aplikatzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu