Europako Batasunaren goi bilera

Jarrera bateraezinekin hasiko dute EBko estatu eta gobernuburuek Konstituzioari buruzko goi bilera

Bilera erabakigarria dute gaur eta bihar EB Europako Batasuneko estatu eta gobernuburuek, Konbentzioak moldatutako testua abiaburu hartuta Europako Konstitzuoaren inguruan oinarrizko erabakiak hartu behar baitituzte. Dena den, bileraren atariko egunetan jarrera bateraezinak agertu dituzte alde batetik, Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Italiak eta haiekin lerratu diren Belgika, Holanda eta Luxenburgok, eta, bestetik, beren burua "herrialde txikiagoan defendatzaile gisa" agertu duten Espainiak eta Poloniak. Porrota saihestea da EBko buruen erronka.

2003ko abenduaren 12a
13:36
Entzun
Europako Konstituzioaren auzia dela eta, bi talde nabarmen daude Europako Batasuneko estatuburu eta gobernuburen artean. Batetik, Frantziak eta Alemaniak gidatzen duten taldea dago, eta haiekin ados daude bizi lagun kopuruz estatu handienetan sailkatzen diren Erresuma Batua zein Italia, eta, halaber, EBren sortzaile historiko izan ziren Belgika, Holanda eta Luxenburgo.

Beste muturrean, berriz, beren burua herrialde txikiagoen zein EBko kide bilakatuko diren estatuen interesen defendetzailetzat duten Espainai eta Polonia kokatzen dira. EBko Ministroen Kontseiluan erabakiak hartzeko gehiengoa, Eurpako Batzordearen komisario kopurua, Eurpako Parlamentuan herrialde bakoitzaren ordezkaritza maila eta gehiengo kualifikatua dira kalapita gehien sortu duten auziak.

Ingurumari horretan, goi bileraren porrota saihestea izango da EBko estatu eta gobernburuen ahalegin nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.