Konstituzioaren erreforma

Jauregik dio hautesleek azaroaren 20an bozkatu dezaketela erreforma

Erreferendum beharrik ez dagoela horregatik dio Lehendaritza ministroak. Gaur tramitatuko dute erreforma Espainiako Senatuan.

2011ko irailaren 7a
15:19
Entzun

Ramon Jauregi Espainiako Lehendakaritza ministroak gaur goizean esan du ez dagoela Espainiako Konstituzioa aldatzeko erreferendum beharrik, hautesleek azaroaren 20ko hauteskundeetan bozkatu dezaketelako: "Hauteskundeak horretarako daude: ez alderdi batzuk saritu eta beste batzuk zigortzeko", esan du Onda Vasca irratian.

Gaur Espainiako Senatuan tramitatuko dute erreforma. Jauregik ukatu egin du Konstituzioaren aldaketa lurralde historikoen eskubideak zalantzan jartzen dituenik. "Ez da ezer aldatuko, erkidego bakoitzak bere aurrekontuak kudeatuko ditu", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.