Mendizaleei zuzenean eragingo dien neurria hartzea eztabaidatzen ari da Eusko Jaurlaritza. Arduragabekeriaz jokatzen duten mendizaleei erreskateak kobratzea aztertzen ari da, horren kostua 300 euro eta 70.000 euro artekoa denean.
"Neurriaren xedea gastuak aurrezteaz gain, aurretik ekidin daitekeen egoera batengatik erreskate zerbitzuetako langileak arriskuan ez jartzea da", adierazi du Jaurlaritzak. Izan ere, ekidin daitezkeen egoerak geroz eta gehiago dira Jaurlaritzaren arabera. Neurria uda ostean indarrean jar dezakete.
Mendizalea debekatutako mendi eremu batean sartzen denean, iparrorratzik gabe edo alerta meteorologikoei jaramonik egin gabe mendira joaten denean aplikatuko da. "Mendizaleak kontzientzia hartzea nahi dugu. Mendia ez da joko bat eta errespetua izan behar zaio", dio Jaurlaritzak.
Mendiko erreskate batek bataz beste 3.000 euro inguruko kostua du.
gizartea
Jaurlaritza erreskateak kobratzea ikertzen ari da arduragabekeriaz jokatzen duten mendizaleei
"Mendizaleak kontzientzia hartzea nahi dugu. Mendia ez da joko bat eta errespetua izan behar zaio", dio Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu