Jaurlaritzak 300 milioi euroko zorra egingo du, krisiari aurre egiteko

Datorren urteko aurrekontu egitasmoa 11.409 milioi eurokoa da, aurtengoa baino %5,5 handiagoa

edurne begiristain
2008ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hazkunde ekonomikoaren moteltzeari aurre egiteko, datorren urterako aurrekontu politika «zorrotzagoa eta murritzagoa» izango du Eusko Jaurlaritzak, etazorpetu egin beharko du. Zehazki, 300 milioi euroko zorra egitea aurreikusi du 2009rako, aurten baino %1.200 handiagoa. Aurreko urteetan defizitik ezaren printzipioa ezarri du Jaurlaritzak aurrekontuetan, eta superabita izan du. Ekonomia moteltzearen ondorioz, ordea, datorren urteko aurrekontuak «neurri antizikliko» moduan erabiliko ditu gobernuak, hazkunde egonkorrari eutsi eta moteltzeari aurre egiteko .

Idoia Zenarrutzabeitia Jaurlaritzako Ogasun sailburu eta lehendakariordeak eman du aurrekontu proiektuaren berri, gobernu kontseiluak onartu ostean. Datozen egunetan Eusko Legebiltzarraren esku utziko du aurrekontu egitasmoa, eta, babesa lortze aldera, «talde guztiekin» negoziatzeari ekingo dio, Zenarrutzabeitiaren esanetan.

Diru sarrerak jaitsi arren, datorren urtean gastua handitzeko asmoa du Jaurlaritzak. Modu horretan, jarduera produktiboa suspertu eta enplegu sorrera bultzatu nahi dela azaldu du Ogasun sailburuak. Horretarako, 11.409,5 milioi euroko aurrekontu egitasmoa onartu du datorren urterako, aurtengoa baino %5,5 handiagoa. Horrela, finantzaketa beharrei erantzun ahal izateko, 700 milioi euroko defizita izatea aurreikusi du Jaurlaritzak, aurrekontu osoaren %6,6. Gainera, aurreko urteotan izandako superabiten ondorioz, 493,7 milioi euroko soberakina erabiliko duela jakinarazi du Ogasun sailburuak.

Jaurlaritzak aurrekontuetan erabiliko duen politika «zorrotza» batez ere funtzionamendu gastuan islatuko dela azaldu du Zenarrutzabeitiak. Hala, Jaurlaritzaren goi karguen, behin behineko langileen eta Sozietate eta Erakunde Publikoetako zuzendaritza kideen soldatak bere horretan mantenduko dituzte 2009.urtean -Osakidetzari atxikita dauden osasun zerbitzuen erakundeen zuzendaritza karguenak salbu-. Neurri «garrantzitsua» dela uste du Jaurlaritzak, nahiz eta soilik 700.000 euroaurreztuko dituen.

Sailen aurrekontuak gora

Datorren urtean, Osasun eta Hezkuntza sailek izango dute aurrekontuaren gastu handiena --bi sailen artean ia %60ko gastua izango dute--. Osasun Sailak izango du diru partidarikhandiena, 3.442,7 milioi euroko aurrekontu izango baitu, aurten baino %8,2 gehiago. Osasungintzako azpiegiturak eta ekipamenduak berritzeko plana martxan jartzeko ez ezik, datorren urtean egingo den lan eskaintza publikoaren gastuari aurre egiteko ere erabili nahi da diru hori; 2.500 lanpostu berri sortzea aurreikusten baitu Jaurlaritzak. Hezkuntza sailak, berriz, 625, 9 milioiko aurrekontua izango du, aurten baino %7,4 gehiago. Gehikuntza horretan aipagarria da, besteak beste, Jaurlaritzak Irakaskuntza Publikoen eskolen azpiegiturak berritzeko planari 146,5 milioi euro bideratuko dizkiola, aurten baino 35 milioi euro gehiago.

Aurtengo aurrekontuaren partidekin alderatuta, ordea, Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzadepartamenduak izango du igoerarik nabarmenena: sail horretako diru partida %13,9 handituko baita. Zenarrutzabeitiak azaldutakoaren arabera, Oinarrizko Errenta eta pentsioen osagarrien finantziazioek eragingo dute igoera hori neurri handi batean. Aurten baino 80 milioi euro gehiago jasoko du sail horrek.

Garraio eta Lan Publikoetarako sailaren aurrekontuak ere dezente egingo du gora. 'Euskal Y'-aren lanak gauzatzeko datorren urtera bideratuko den 517,6 milioi euroko kudeaketa kenduta, departamendu horren aurrekontua %8,6handituko da. Besteak beste, Bilboko Metroaren2. eta 3. lineen obrak finantzatzeko 77 milioi erabiliko dira, aurten baino 30 milioi euro gehiago.

Neurri bereziak

Bestalde, jarduera ekonomikoa suspertzeko eta enplegua bermatzeko hainbat neurri aurreikusi ditu Jaurlaritzak. Besteak beste, Finantzen Euskal Erakundearen jarduera finantzatzeko 184 milioi euro bideratuko ditu. Erakunde horren xedea administrazioaren finantza eta kreditu publikoen politika hobetzea izango da,Idoia Zenarrutzabeitiaren esanetan.

Bestetik, enpresen finantziazioabultzatzeko programa berezia abiatuko du. Haren bidez, alde batetik, bermetarako funts berezi bat sortuko du Eusko Jaurlaritzak, gehienez 100 milioi eurokoa, euskal enpresen epe luzerako finantziazioa erraztekoa. Eta, bestetik,enpresari partikularri, autonomoei eta enpresa txiki eta ertaineiurte anitzeko finantzaziorako lerroa zabalduko zaie, gehienez 500 miloi eurokoa.



Datorren urteko aurrekontu politika zorrotzagoa eta murritzagoa izango da»

idoia zenarrutzabeitia
Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.