euskara

Jaurlaritzak 457.000 euro emango dizkio Euskararen Erakunde Publikoari, iaz baino 63.000 gutxiago

2012ko lankidetza hitzarmena sinatu dute, Baionan. EEPk 1.600.000 euro Iparraldeko eragile nagusien artean banatuko ditu, 370.000 euro proiektu zehatzei emango dizkie eta 60.000 euro euskarazko irakaskuntza elebiduna sustatzeko erabiliko ditu.

2012ko martxoaren 28a
12:39
Entzun

2012. urteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Baionan Eusko Jaurlaritzak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak, aurreko urteetako itunei segida emanez. Jaurlaritzak aurten 457.600 emango dizkio EEPri, iaz baino 63.000 gutxiago.

457.600 euro horietatik 440.000, Ipar Euskal Herriko eragileen artean banatzeko izango dira. Beste sosak, Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako liburutegietan euskarazko argitalpenak doan hedatzeko.

EEPk 1.600.000 euro Iparraldeko eragile nagusien artean banatuko ditu, 370.000 euro proiektu zehatzei emango dizkie eta 60.000 euro euskarazko irakaskuntza elebiduna sustatzeko erabiliko ditu.

Jaurlaritzatik Blanca Urgell Kultura sailburuak izenpetu du akordioa eta EEPtik Frantxua Maitia presidenteak. Bi erakundeek 2007an ekin zioten lankidetzari; akordioa "historikoa" zela nabarmendu zuten, elkarlanerako tresna bateratua eta iraunkorra ezarri zutelakoan.

Urgellek larunbatean Baionan euskararen ofizialtasuna eskatzeko izango den manifestazioaz ere hitz egin du, eta esan du espero duela Frantziako hurrengo presidenteak ofizialtasunaren aldarria onartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.