Konponbideari begira

Jaurlaritzak aitortu du urrian proposamen bat igorri ziola Sorturi, bakegintzan aurrera egiteko

Lau ardatz ditu proposamen horrek: eragindako minaren aitorpena, ETAren amaiera "ordenatua", espetxe politika eta normalizazioa.

Sortuko ordezkariak eta Jaurlaritzakoak eta EAJkoak, 2011n. L. J., ARP
2014ko urtarrilaren 20a
13:57
Entzun

EPPKren bitartekarien kontrako polizia operazioan topatutako agirietan, bestea beste, EAJk ezker abertzaleari igorritako "bide orri" bat zegoela eman du gaur argitara El Mundo egunkariak. Bi alderdi horiek "adostutako" bide orri bati buruz mintzo da egunkari hori, eta hori gezurtatzeko oharra eman du argitara Eusko Jaularitzak.

Jaurlaritzak aitortu du joan den urrian proposamen bat igorri ziola Sortu alderdiari, baina ukatu egin du "bide orri bat" dela eta horren inguruan ezer adostu dela. Proposamen horretan lau ardatz jasotzen dira: eragindako mina aitortzea, ETA desarmatzeko pozesu "ordenatua" abiatzea, banakako espetxe onurak onartzea eta, Euskal Herriko "lau familia politiko tradizionalak" kontuan hartuta, normalizazioa sustatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.