eusko legebiltzarra

Jaurlaritzak aurrekontu berriak izatea ahalbidetuko du PSEk

Akordioa itxi du EAJrekin politika sozialetan beste 35 milioi jartzeko.

2014ko azaroaren 21a
10:51
Entzun

PSE-EEren iturriek Efe berri agentziari jakinarazi diote EAJren Eusko Legebiltzarreko taldearekin akordio bat itxi duela Jaurlaritaren 2015eko aurrekontuetarako, eta gobernua prest dagoela PSEren emendakinen bidez politika sozialetarako beste 35 milioi euro bideratzeko. Sozialistek diotenez, Jaurlaritzak aurretik, bi alderdien negoziazioen ondoren, beste 150 milioi jarri zituen arlo hartarako (larrialdi sozialetarako, enplegu eta formakuntzarako...).

Ondorioz, Jaurlaritzak aurrekontu berriak izatea "erraztu" egingo du PSEk. Bi aukera ditu, iturri haien arabera; batetik, EH Bilduk, PPk eta UDPk aurrekontuen proiektua atzera botatzeko eskatu eta aurka bozkatzen badute, PSEk aurrekontuen aldeko botoa emango du; bestela, bozketan abstenitu egingo da, eta aurrekontuak EAJren botoekin onartuko dira.

Jeltzaleen iturriek esan dute aurreakordio bat lortu dutela PSErekin eta, beraz, oraindik ixteke dagoela hitzarmena.

Bi alderdiek erakunde publikoen egonkortasuneko itun bat sinatu zuten iazko irailean.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.