Eusko Jaurlaritzak 54.474.005 euro bideratuko ditu aurten hizkuntz politikara, gaur Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordeak jakinarazi duenez; iaz baino %6,5 gehiago bideratuko du 2008an. Aurrekontuaren %82 euskararen erabilera sustatzeko erabiliko dute. "Legealdi hasieratik Hizkuntz Politikaren aurrekontua %44 igo dugu", esan du Baztarrikak.
"Positibotzat" jo du legealdian euskararen erabilerak izandako "aurrerapena", "eta urte honetan helburu nagusia hori indartzea eta aukerak sortzea da". Itzultzaile automatikoa, euskarazko entziklopedi elektronikoa eta euskararen corpusa aurtengo helburuetan ere badituztela gaineratu du.
HABEk 42.900.000 euroko aurrekontua izango du -iaz baino %6,19 handiagoa-, eta horietatik 32,7 milioi Hizkuntz Politika Sailak emango dizkio.
Baztarrikak nabarmendu duenez, diru laguntzak eskatzeko deialdiak indarrean daude, beste urteetan baino lehenago -eragileek hala eskatuta-. Lanhitz enpresa arlorako programako deialdia, baina, urrira artekoa izango da.
Euskara
Jaurlaritzak aurrekontuetan iaz baino %6,5 gehiago bideratuko du hizkuntz politikara aurten
Ia 54,5 milioi euroko aurrekontua izango du, eta hortik %82 euskararen erabilera sustatzeko erabiliko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu