Eusko Jaurlaritzak asteartean jakinarazi zuen martxoaren 12rako izango dituela prest 2013ko aurrekontuak, eta horrek oposizioaren kritikak eragin ditu, berandu ibiliko delakoan. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak, ordea, gaur erantzun du "aurrekontuak arduraz, zorrotz eta azkarregi ibili gabe" atondu nahi dituztela, gero Eusko Legebiltzarrera eramateko.
Haren arabera, Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuak aurrenik 2012ko kontuak nolakoak izango diren ikustea nahi du, ondoren berria prestatzeko. "[Espainiako Estatuko] Erkidegoetarako ezarritako defizit muga gaindituko balitz —BPGaren %1,5—, aurrekontuen oinarri guztiari eragingo lioke horrek", esan du Erkorekak Radio Euskadi irratian.
"Denbora" eskatu du Jaurlaritzako eledunak.