Gizartea

Jaurlaritzak azken lau urteetan 3.700 etxebizitza alokatu ditu

Azaroaren 5ean hasiko du Bizigune programaren bigarren kanpaina. EAEn "kudeatzeko moduko" 26.700 pisu daude hutsik.

2007ko urriaren 29a
17:43
Entzun
Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailburuak gaur iragarri du azaroaren 5ean hasiko dutela Biziguneren bigarren komunikazio kanpaina. 170.000 euroko aurrekontua izango du. Azkeneko lau urteetan haren sailak 3.717 pisu alokatu ditu, eta pisu horiek etxebizitza ez dutenei alokatu dizkiete. Euskal Autonomia Erkidegoan "kudeatzeko moduko" 26.700 etxebizitza daude hutsik, Madrazok emandako datuen arabera, eta 75.000 lagun ari dira pisu baten bila.

Bizigune programarekin, etxebizitza alokatzen dutenek horretan ez dute ordaintzen euren soldataren %30 baino gehiago. Alokairuak balio duenaren (batez beste, 560 euro, Madrazok dioenez) eta bezeroak ordaintzen duenaren (235 euro) aldea Jaurlaritzak ordaintzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.