Kontraesan horiek agertzeko, Espainiako gobernuburuak atzo Indian zegoela egindako adierazpenak jarri ditu Azkaratek adibide gisa. Izan ere, pasa den asteko agerraldian, euskal herritarren erabakia errespetatuko zuela esateari buruz zehaztapenak eman zituen atzo Zapaterok. Azaldu zuenez, ez zuen autodeterminazio eskubideaz hitz egin, «inork ezin duelako existitzen ez den zerbait mahai gainean jarri». Beste gauza bat da, bere esanetan, «Batasunak edo ezker abertzaleak beti defendatu izan dituen ideiak oraingoan ere defendatzea». Horren ildoan, Zapaterok adierazi zuen Euskal Herrian benetako akordio politikoa lortzeko «adostasuna eta aniztasuna» egotea dela garrantzitsuena.
Azkaratek azaldu du Eusko Jaurlaritzak ez duela polemikatan sartu nahi baina azaldu du erabakitzeko eskubidea gatazkaren konponbidearen "muina" dela. "Errealitatea ukatu arren, honek ez dio izaterai utziko", baieztatu du Azkaratek. Gogorarazi du "herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea existitzen dela eta progresiboki sendotzen ari dela".
Politika
Jaurlaritzak berretsi egin du gatazkaren konponbidearen muina erabakitzeko eskubidean dagoela
Herritarren euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea existitzen dela eta gatazkaren konponbidearen "muina" dela. Horixe esan dio gaur Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari. Azkarate kezkatuta agertu da Jaurlaritzaren iritziz Espainiako Gobernua mezu "kontraesankorrak" zabaltzen ari delako Zapaterok ETArekin hitz egiten hasiko zela iragarri zuenetik. Azkaratek ohartarazi du "etorkizuna euskal gizartearen esku" egongo dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu