politika

Jaurlaritzak Bizikidetzaren eta Memoriaren Kongresua antolatu du apirilerako

"ETAren terrorismoaren kontakizun justua eta egiazkoa" osatzen joan nahi du. Patxi Lopezek esan du ez dutela antolatu Donostiako Nazioarteko Konferentziari erantzuteko.

2012ko urtarrilaren 11
18:42
Entzun

Bizikidetzaren eta Memoriaren Kongresua izango da apirilean Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzak antolatuta, gaur Patxi Lopez lehendakariak jakinarazi duenez. Helburua: "ETAren terrorismoaren kontakizun justua eta egiazkoa" osatzeko laguntzea.

2012, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimeneko ekitaldietako bat izango kongresua, eta Lopezek argitu nahi izan du ez dutela iazko urriko Donostiako Nazioarteko Konferentziari erantzuteko prestatu. Hain justu, konferentzia hura izan eta lau egunera jakinarazi zuen ETAk borroka armatua utzi zuela betiko. "Bizikidetzaren eta Memoriaren Kongresua ez da inoren eta ezeren kontra egingo, baizik eta askatasunaren eta bizikidetzaren egonkortasunaren alde".

2012, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urteak "iraganeko izugarrikeriak jorratuko ditu, etorkizuneko bizikidetza aldarrikatzeko", Lopezen arabera. Aurtengoa Gernika eta beste hiri batzuen bonbardaketaren 75. urteurrena dela gogoratu du.

Lehendakariarekin batera, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua izan dira prentsaurrekoan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.