ingurumena

Jaurlaritzak bost eguneko epea eman dio Oinartxo zabortegiari isuriak saihesteko neurriak hartzeko

2012ko irailaren 7a
17:21
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bost eguneko epea eman dio Azkoitiko Oinartxo zabortegiari Urola ibaira lixibiatuen tratamendurik gabe ezer isurtzea saihesteko neurriak hartzeko. Arantza Leturiondo sailburuordeak Hierros Eguino enpresari jakinarazi dio "premiaz" informa dezala Jaurlaritza hartutako neurriei buruz. Bestela, gobernuak berak hartuko ditu neurriak, enpresaren kontura.

2008ra arte Hierros Eguino izan zen Oinartxoren jabea. "Legez eta kontratuz, hari zegokion zabortegiko lixibiatuen tratamendua, baina hasieratik uko egin dio bere betebeharrak betetzeari", esan du aste honetan Azkoitiko Udalak.

Halaber, udalak adierazi du Oinartxoko zabortegia dela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zabortegien artean gehien kutsatuta dagoena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.