Politika

Jaurlaritzak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide baten kontrako kereila kriminala sartuko du

Juan Pablo Gonzalez eledunak ETAren hilketen "erantzule etiko eta politikotzat" jo zuen exekutiboa.

2008ko urtarrilaren 29a
16:57
Entzun
Eusko Jaurlaritzak Juan Pablo Gonzalez Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) kidearen kontrako kereila kriminala sartuko du, honek lehengo astean Jaurlaritzaren beraren kontra La Razon Espainiako egunkarian idatzitako iritzi artikuluagatik. Hain zuzen, EAErako eleduna da hura.

Gonzalezek idatzi horretan kritikatu egin zuen Jaurlaritzak 18/98 eta Atutxaren auzietan izandako erreakzioa, “eta ETA euskal gizartean ez legoke txertatua Jaurlaritza ados ez balego eta tolerantzia izango ez balu; gero eta erradikalagoa da”, zioen. “Horrek, ETAren hilketen erantzule egiten du etikoki eta politikoki”.



BJKNko zortzi eledunek Jaurlaritzara gutuna bidali zuten ondoren, artikulu hori gaitzetsiz. Miren Azkarate Jaurlaritzaren bozeramaileak eskertu egin du eledun horien jarrera, eta BJKNra formalki kexa ere bideratuko duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.