Jaurlaritzaren ustez, "garrantzi handia du" aldaketa horrek. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Demotek sistemak ohiko sistemaren abantailak mantendu eta sistema elektronikoarenak gehitzea ahalbidetzen du. Boto emaileak, bozka ematera joan egin beharko du orain bezala, etahauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi eta taldeek hauteskunde-txartelak banatzeko aukera izango dute. "Fidagarritasuna, segurtasuna eta pribatutasuna" berdin berdin gordetzen direla diote.
Bozka kutxara sartu beharko da, orain arte bezala, baina sistema berri honek, sartu orduko jakingo du noren bozka den, eta zenbatu egingo du.
Sistema berri hau ezarriz gero, ez da bozka baliogabea ematerik izango, ordea. Hala ere, "dokumentu osoa bezala, eztabaida politikorako irekita dagoen gaia" dela jakinarazi du Jaurlaritzak.
Hauteskundeak
Jaurlaritzak bozka sistema elektronikoa jarri nahi du; ezingo da bozka baliogaberik eman
Eusko Jaurlaritzak 'Demotek' bozketa sistema elektronikoa ezartzeko asmoa duela jakinarazi du Herrizaingo sailak. Beraz, Hauteskunde legea aldatzeko proiektua bidali du Gobernu Kontseiluak Legebiltzarrera. Legea aldatuz gero, eta 'Demotek' sistema jarriz gero, ezinezkoa izango litzateke bozka baliogabea ematea. Legebiltzarrak proposamena onartuko balu, hurrengo hauteskundeetan sistema hau ezarriko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu