Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du EAEko exekutiboak ez duela zerikusirik Nafarroako Bortzirietako egindako salaketarekin. Hain zuzen, Bortzirietako alkateek aste honetan esan du Osakidetzak utzi egin diola eskualdeko biztanleak Donostian eta Irunen (Gipuzkoa) artatzeari.
Hala, Arantza, Lesaka, Bera, Igantzi eta Etxalar herrietako biztanleak Iruñeko erietxera bideratzen ari direla salatu dute alkateak, eta eskualdea non dagoen aintzat hartzeko eskatu dute: 70 kilometro egin behar dituzte Bortzirietako herritarrek Iruñeko erietxera joateko; aldiz, hamabost edo 35 kilometro Irunera edo Donostiara joateko.
Bengoa, dena dela, prest azaldu da osasun artatzeari buruzko egoera Espainiako Estatuko erkidegoen arteko kontseilura eramateko, "konpentsazio fondoaz hitz egiteko". "Arazo honi konponbide nazionala eman behar zaio. Euskadi irabazten aterako da". Izan ere, haren arabera, gaur egun osasun zerbitzuetan EAEk Nafarroa, Kantabria, Gaztela-Leon eta Errioxa ondoko erkidegoen aldean "jaso baino gehiago, eman egiten du".