ERTZAINTZA

Jaurlaritzak dio Ertzaintzako lan eskaintza publikoa gelditzeko erabakia "autogobernuaren kontra" doala

Lan eskaintza publikoaren aurka helegitea aurkeztu du Madrilek. Martxan da eskaintza, eta 120 lanpostu betetzea du helburu.

Ertzaintzan sartzeko azterketak. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 30a
12:48
Entzun

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eman du Espainiako Gobernuaren erabakiaren berri. PPren gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari eskatu dio bertan behera utz dezala deialdia.

Helegitea aurkezteak ez du zuzenean lan eskaintza publikoa baliorik gabe uzten, Erkorekak azaldu duenez. Gaineratu du Jaurlaritzak lan eskaintza aurrera eramateko "asmo irmoa" duela, eta iragarri du epaitegiak laster hartu beharko duela erabaki bat, urriaren 10ean egingo baitute euskara azterketa prozesuan jarraitzen duten 275 hautagaiek.

Erkorekak larritzat jo du Espainiako Gobernuaren helegitea, iritzita Ertzaintzaren antolaketaren inguruko "ezagutzarik eza" erakusten duela. Gainera, "autogobernuaren kontrako neurria" dela adierazi du Erkorekak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.