krisia

Jaurlaritzak dio ez dituela osasuna eta hezkuntza arloetako murrizketak onartuko

Isabel Zelaa sailburuak esan du exekutiboak "autogobernua defenditzeko lanean" diharduela. 

2012ko abuztuaren 1a
18:13
Entzun

Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak berretsi du exekutiboak "[EAEko] autogobernua defenditzeko lanean" diharduela eta ez dituela osasuna, gizarte gaiak eta hezkuntza arloetako murrizketak onartuko. "Hezkuntza, etorkizuna da. Eta osasuna eta gizarte gaiek, berriz, herritarren zerbitzura egon behar dute".

Aitortu du "Euskadi ere sakoneko krisia" bizitzen ari dela, baina "ezkortasuna" bazterrean uzteko eskatu du. "Denok indarra eginda atera gaitezke aurrera". Gaur egun "alternatibak" badaudela uste du Jaurlaritzako sailburuak, politika guztiak ez direlakoan berdinak. "Merkelen politika ez da Hollanderen bera, ezta Raxoirena Lopezen bera ere".

Azpeitian egin ditu Zelaak adierazpenok, San Inazio festetako ekitaldi baten ostean. Harekin izan dira, besteak beste, Eneko Etxeberria alkatea eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.