kulTURA

Jaurlaritzak dio Urdaibai ezin dela "hipotekatu museo handi batekin"

Pilar Unzalu Ingurumen sailburuak adierazi du "garapen jasangarria" dela eurek jarriko duten baldintza, baina zail ikusten du hori lortzea Bizkaiko eskualde hartan Guggenheim egiten bada.

2010eko urtarrilaren 2a
13:38
Entzun
Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak ez du uste Urdaibain (Bizkaia) Guggenheim museoa egitea egokia izan daitekeenik, "ezin delako Urdaibai hipotekatu museo handi batekin eta horrek dakartzan azpiegiturekin -aparkalekuak, errepide zabaltzeak, ostatuak...-. Hori ez litzateke garapen jasangarria, eta Jaurlaritzak baldintza hori ipintzen du".

Bizkaiko Foru Aldundiak nahi du egitea han museoa eta, Unzaluk dioenez, eskualde hartan biziberritze ekonomikorako proiektuak lagundu, lagunduko ditu Jaurlaritzak, "baina ingurua hipotekatu gabe".

Bilboko Guggenheim museoaren estatutuen arabera, patronatukide fundatzaileen organoan hartutako erabakiak botoen gehiengoz hartu behar dira, eta ezinbestekoa da aldeko boto hori bi patronatukide fundatzaileena izatea; hau da, Eusko Jaurlaritzarena eta Bizkaiko Diputazioarena. Ondorioz, Jaurlaritzak betoa ezar diezaioke Diputazioak Urdaibain egin nahi duen Guggenheim museoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.