Iraganaren autokritika egitea "biktimentzat eta gizartearentzat ondorio sendagarria" dela uste du Hernandok. Hona hemen ideia horrekin batera bihar BERRIAn argitaratuko diren elkarrizketan esandako batzuk:
-"Biktimak eragin dituzten biolentziak ez dira berberak; banaka aztertu behar dira, eta ezin dira parekatu".
-"Ez dugu babestuko indarkeria justifikatu duenaren ibilbidea omentzeko ekitaldirik. Hor ez gara egongo"
-"Polizia bide hutsak bakarrik ez du bermatuko ETAren indarkeriaren erabateko amaiera".