Politika

Jaurlaritzak espetxeen eskumena eskatu dio berriro Espainiako Gobernuari

Kartzela politikaren kudeaketa bere esku utz dezala Madrili eskatzea erabaki du gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ostiralean iragarri bezala. Transferentzia Batzordeari bilera bat galdegin dio berehala gai horri heltzeko. Jaurlaritzak eskumen hori bere gain hartzea "baketze eta normalizazio prozesua laguntzeko osagai ezinbestekoa" dela nabarmendu du Azkarate bozeramaileak.

2006ko irailaren 26a
16:14
Entzun
Lehenago ere eskatu izan dizkio Jauralaritzak Espainiako Gobernuari espetxeetako eta zigor administrazioko eskumenak; zehazki, 2001eko otsailean eta 2005ko uztailean.

Bi arrazoi nagusi eman ditu Miren AzkarateJaurlaritzako bozeramaileak berriro ere eskaera egiteko: batetik, kartzeletako "egoera tamalgarriari" aurre egiteko bide bakar modura ikusten duelako egun Gasteizko Gobernuak. Bestetik, bake eta normalizazio prozesuan aurrera egiteko lagungarri izan daiteekela uste duelako: "osagai ezinbestekoa da", nabarmendu du Azkaratek.

Jaurlaritzari eskumen hori ez emateko Madrilen"terrorismoaren aurkako politikan" oinarritutako argudioak ematea onartezina dela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.