Baketzearen alorrean elkarlanerako aukerak aztergai izan dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Irlandako adituek. Lehen ondorioa atera dute: biktimei, hezkuntzari, gazteriari eta gizarteratzeari buruzko lankidetza proiektuak Europako erakundeen aurrean aurkeztuko dituzte.
Jonan Fernandez Bake eta Elkarbizitza idazkari nagusiak eta Pat Colgan Europako Batasuneko Programa Berezien Multzoko ordezkariak adierazi dutenez, bi herrialdeetako prozesuak "oso ezberdinak" dira, baina komunean dute "erakundeen eta gizartearen arteko lankidetzan oinarritzen den bakea". Akordio horretatik abiatuta, hurrengo asteetan proiektu horiek landuko dituzte, Peace IV programan sartu asmoz.