Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ontzat jo dituzte datuak

2014ko uztailaren 2a
14:00
Entzun

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak esan duenez, "azken hamar urteetako daturik onena" da Araba, Bizkai eta Gipuzkoarentzat.

Radio Vitorian egindako adierazpenetan, nabarmendu du jaitsierarik "handiena" industrian izan dela, baita eraikuntzan ere —azken hori "bereziki krisiak jotako sektorea" izan dela dio—.

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainen ustez, "hobekuntza nabarmena" izan da langabezia datuetan. Hala ere, "zuhurtzia" eskatu du, oraindik langabe kopurua "adierazgarria" delako, eta "bide luzea" geratzen delako aurretik.

Maria Isabel Garcia Malo Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkariak uste du bide onetik doazela. "Bederatzi hilabetez jarraian" beheratz egin dute langabezia datuek, eta, haren ustetan, horrek berretsi egiten du "2013. urte amaieran atzemandako joera".

Horrez gain, azpimarratu du langabeziaren jaitsiera gehienbat gazteen artean izan dela: "30 urtez azpikoen artean %14,43 gutxitu da azken urtean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.