Idoia Zenarrutzabeitia Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio kontseilariak eta Jose Antonio Pastor PSE-EEko eledunak 2008rako aurrekontu proiektua izenpetu dute gaur, Gasteizen. Eusko Legebiltzarrean sinatu dute Jaurlaritzaren eta alderdi sozialistaren artean hitzartutako aurrekontu proiektua.
Besteak beste, Finantza Institutuaren sorrerari buruz adostasuna erdietsi dute bi aldeek. Hala, PSE-EEk erakundearen sorreran parte hartuko du, eta erretiratu egingo du zuzenketa. Sozialisten proposamenen ondoren, 67 milioi eurotan handitu dira aurrekontuak. Igoera horretatk 40,1 milioi 2008ra begirakoak dira, eta hor, besteak beste, hezkuntzara 11 milioi bideratuko dituzte, kulturara sei eta etxebizitzara ere sei. 2009-2011ko egitasmoetara 26,9 milioi euro bideratzea hitzartu dute. "Ez dira aurrekonturik onenak, baina bai lehen baino askoz hobeak", esan du Pastorrek.
, "Gobernuaren politikari bultzada eman zaio aurrekontuen bitartez", eta hitzarmena "garrantzitsua da Euskadirentzat". Gizarte politiketarako eta inbertsioetarako egindako apustua nabarmendu du.
PSE-EEk 2006an eta 2007an ere babestu zituen Jaurlaritzaren (EAJ, EA, EB) aurrekontuak. Nekane Alzelai EAren legebiltzarkideak dio "gizarte gaietan sakondu" egingo dutela. Mikel Arana EBren bozeramailearen ustez, EBk "ezkerrera begira egindako lanagatik" lortu da Jaurlaritzak eta sozialistek berriz ere hitzarmena egitea. Abenduaren 28an izango da aurrekontuen bozketa.
Bien bitartean, Aralar 2008ko aurrekontuen inguruan negoziatzen jarraitzeko prest dago, eta ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko Jaurlaritzaren egitasmoari. Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak azaldu du bere taldea sinistuta dagoela "politika sozialetan eta etxebizitza gaietan" aurrekontuak hobe daitezkeela, eta horregatik ehun bat zuzenketa partzial aurkeztu ditu. Abenduaren 28ra arte negoziazioei eusteko prest dagoela azaldu du Ezenarrok.
PPk, berriz, "aurrekontu sektarioak" direla esan du gaur, eta Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariaren galdeketa proiektuaren alde egiten dutela. EHAK-k aste honetan iragarri ez dituela kontuak babestuko, "ez direlako nazio eraikuntzaren aldekoak".
Politika
Jaurlaritzak eta PSEk aurrekontu ituna izenpetu dute gaur
Besteak beste, Finantza Institutuaren sorrerari buruz adostasuna erdietsi dute bi aldeek. PSE-EEren proposamenen ondoren, 67 milioi eurotan handitu dira aurrekontuak. Hirugarren urtez jarraian sozialistek aurrekontuak babestuko dituzte. "Gobernuaren politikari bultzada eman zaio", Zenarrutzabeitiaren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu