Hezkuntza

Jaurlaritzak eta sindikatuek akordioa egin dute Hezkuntza Berezian

LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek sinatu dute akordioa; ELAk ez.

Martxoan greba egin zuten hezkuntza publiko ez unibertsitarioko langileek. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2018ko apirilaren 13a
20:01
Entzun

Hezkuntza Bereziko langileen %70 ordezkatzen dute LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek, eta haiek sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin egindako akordioa. Gaur bilera egin dute Gasteizen, eta amaieran akordioa sinatu dute hiru sindikatu horietako kideek.

Asteko lan orduak zehaztu dituzte, eta 260 lanpostutarako Lan Eskaintza Publikoa egitea adostu dute, besteak beste. Jaurlaritzaren arabera, indarrean sartuko da Aldizkari Ofizialean akordioa argitaratu orduko.

LABek nabarmendu du "hobekuntza nabarmenak" dakartzala akordioak langileentzat, eta zerbitzua ere asko hobetuko dela.

ELAk, ordea, ez du bat egin akordioarekin, uste baitu hark ez duela konponduko sektorearen "egoera larria". Gainera, beste sindikatuak kritikatu ditu akordioa sinatzeagatik: "Martxoko grebaren aurretik egin zuten proposamen berbera da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.