KONPONBIDEARI BEGIRA

Jaurlaritzak "ETAren amaiera ordenatu baten" alde jarduteko asmoa berretsi du

Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, ez dago "arrazoirik" espetxe legeria aldatzeko. Haren eta Iñigo Urkulluren arteko bilera "sistematikoki" atzeratzen ari dela salatu du Josu Erkorekak.

Erkoreka, gaurko agerraldian. ADRIAN RUIZ DE HIERRO, EFE
2014ko urtarrilaren 21a
16:41
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren ostean mintzatu da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Esan duenez, Jaurlaritzak, Sorturi eginiko proposamenaren bidez, "ETAren amaiera ordenatu bat" bilatu du. Aitortu du ez duela halakorik lortu, baina helburu horren alde jarduteko asmoa berretsi du.

Erkorekak nabarmendu du proposamen hori ez zela "ETArekin adostutako bide orri bat", baizik eta "ETAren amaiera ordenatua gauzatzeko bide orri bat". Bestalde, kritikatu du ez dela zentzuduna ETA jardun armatuan zegoenean presoak hauteskundeetara aurkezteko aukera eduki izana, eta orain, berriz, Espainiako Gobernuak hori aldatzeko asmoa izatea.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bilera eskatua dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, eta Erkorekak ohartarazi du "sistematikoki" atzeratzen ari dela bilera hori. 

Aitor Esteban EAJko diputatuak kritikatu egin du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen jarrera euskal presoekiko eta espetxe politikarekiko. Estebanek Rajoyren "itxikeria" salatu du, baina gaineratu du: "Ea zer ematen duten datozen hilabeteek eta izan daitezkeen mugimendu eta egoerek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.