Politika

Jaurlaritzak ez dio auzia jarriko Tasio Erkiziari, eta PPk legegintzaldi akordioa hautsi duela leporatu dio

Jaurlaritzak horrelakoetan "beti" salaketa jarriko zuela hitzartu zutela jakinarazi du Carlos Urkijo PPko legebiltzarkideak. Aresek jakinarazi duenez iazko abenduan Etxeraten webgunearen gaineko txosten bat igorri zuen Auzitegi Nazionalera deliturik egin ote zuten jakiteko.

2010eko abenduaren 17a
11:59
Entzun
Eusko Jaurlaritzak ez du auzia jarriko Tasi Erkiziari borroka armaturako "inoiz baino baldintza gehiago" daudela esateagatik, gaur Eusko Legebiltzarraren plenoan Rodolfo Ares Barne sailburuak jakinarazi duenez. Legebiltzarrak PSE eta PPren aldeko botoekin salaketa jartzeko eskatu zion Jaurlaritzari irailaren 30ean. Aresen hitzetan, ordea, Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek auzi horretan zer egin ez dagoela esan dute, eta auzia galtzea beste aldeari indarra ematea litzatekeela iritzio dio.

Erabaki horrek PPren haserrea piztu du. Carlos Urkijo legebiltzarkideak erabakia zuzentzeko eskatu dio Aresi, eta legegintzaldi akordioan Jaurlaritzak horrelakoetan "beti" auzia jarriko zuela hitzartu zutela aurpegiratu dio. Horregatik, Erkizia ez salatzeak legegintzaldi akordioa hausten duela esan dio Aresi. Aresen, gaineratu duenez, iazko abenduan Etxerat-en webgunearen gaineko txosten bat igorri zion Auzitegi Nazionalari deliturik egin ote zuten jakiteko, baina erantzunik ez duela jaso argitu du.

Lazo berdea

PSE-EEko hamar legebiltzarkide "bake itxaropena" irudikatzen duen lazo berdea jarrita agertu dira gaurko plenora. Horien artean zeuden Jesus Egiguren alderdiko presidentea, Jose Antonio Pastor bozeramailea eta Oscar Rodriguez idazkari nagusia. Egigurenek jada abenduaren 3an jarri zuen lazo hori, eta Patxi Lopezek zer esan nahi zuen galdetu ziola azaldu zuen. Alderdi sozialistako iturriak aipatu albiste agentziek esan dutenez, keinu horrekin euren babesa agertu nahi diote alderdikideek Egigureni.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.