Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko espetxe esparruko hitzarmena etenda geratu da lehen aldiz. Bihar bukatuko da hitzarmena berritzeko epea, baina Jaurlaritzak ez du berrituko, Gobernuak ez dituelako eskatutako baldintzak onartu. 2006ko irailean Jaurlaritzaren Justizia Sailak espetxeen eskumen osoa eskatu zuen, besteak beste, "[EAEko] Estatutuan agertzen delako", Eusko Legebiltzarrak horixe berretsi du aurten martxoan, baina Espainiako Gobernuak ez die erantzun.
Kontu horiez hitz egiteko batzorde mixtoa osatzea proposatu zen Jaurlaritzak iazko azaroan, baina ez da sortu. Madrilek "nagusikeriaz eta harrokeriaz" jokatu izana salatu du gaur Joseba Azkarraga Justizia sailburuak.
"Gobernuak utzikeria izan arren", Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kartzeletan dauden presoei zerbitzua ematen segituko du; osasun arloan, hezkuntza arloan... "Presoei ez diegu eskubide murrizketarik egingo", adierazi du Azkarragak.
1994an sinatu zuten bi aldeek hitzarmena, eta urtero berritu izan dute. Aurten arte.
Jaurlaritzak ez du berrituko espetxeetako hitzarmena
Espainiako Gobernuak eskariak onartu ez izana salatu du Azkarraga Justizia sailburuak. Presoei zerbitzua ematen segituko du Jaurlaritzak. 1994n sinatu zuten akordioa eta urtez urtez berritu izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu