euskal presoak

Jaurlaritzak ez du debekatuko presoen eskubideen aldeko larunbateko manifestazioa

PPk, AVTk eta UPDk martxa debekatzeko eskatu diote. Bilbon izango da manifestazioa.

2011ko urtarrilaren 4a
18:59
Entzun
Nahiz eta debeku eskaerak jaso dituen, Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakinarazi du ez duela euskal presoen eskubideen alde larunbat honetarako deituta dagoen manifestazioaren aurkako neurririk hartuko. Bilbon izango da martxa (17:30, Aita Donosti plaza), Euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, egin dezagun urratsa lelopean.

Hainbat eta hainbat atxikimendu jaso ditu. Alderdien artean, kasu, Aralarrek, EAk, Alternatibak, ABk eta ezker abertzaleak bat egin dute deiarekin, sindikatuen artean ELAk eta LABek.

Atzo PPk eta AVTk eskatu zuten manifestazioaren debekua, "terrorismoa" goratuko delakoan. Gaur UPDk eskatu du debekatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.