euskal herria

Jaurlaritzak ez du murrizketa gehiagorik egingo

Zerbitzu publikoen, osasunaren, hezkuntzaren eta inbertsioaren aldeko apustua egingo du. Prest dago zorpetzeko, Manu Salinero Lehendakaritzako idazkari nagusiak esan duenez.

2012ko maiatzaren 28a
12:32
Entzun

Eusko Jaurlaritzak ez du murrizketa gehiagorik egiteko asmorik, eta zerbitzu publikoen, osasunaren, hezkuntzaren eta inbertsioaren aldeko apustua egingo du, gaur Manu Salinero Lehendakaritzako idazkari nagusiak esan duenez. Halaber, adierazi du gastuen eta diru sarreren arteko oreka ez badute lortzen, zorpetzera joko dutela, murrizketak baztertuta.

"Euskadi eredua sustatzen ari gara, krisiari aurre egiteko beste modu bat", esan du Salinerok. "Ez dugu eurorik murriztuko zientzian, teknologian eta berrikuntzan. Alderantziz, diru gehiago jarriko dugu, lehentasuna emanda".

Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak duela aste batzuk iragarri zuen ez dituela Espainiako Gobernuaren hezkuntza eta osasun arloetako murrizketak ezarriko, eta Auzitegi Konstituzionalean helegitea sartuko duela.

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren arabera, murrizketen politikak ez dira onak izan ekonomiarentzat. "Horrek ekarri gaitu honaino eta ez gaitu hemendik aterako. Beraz, ezinbestekoa izango da zorpetzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.