APARTEKO LANSARIAK

Jaurlaritzak gaur ordainduko du 2015eko udako lansaria

Hirugarren urtez jarraian funtzionarioen ordainsariak aurreratzeko erabakia hartu du Jaurlaritzak. Bestalde, iragarri du apirilean pagatuko duela 2012an kendutakoaren %25.

Funtzionarioak pribatizazioen aurka protestan, duela bi urte. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2015eko urtarrilaren 5a
11:04
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 70.000 langile publiko inguruk gaurtik aurrera jasoko dute 2015ari dagozkion aparteko lansarietako bat. 2014ko gabonei zegokiena udara aurreratuta, datorren udakoa gaurrera eta aurtengo gabonetakoa udara aurreratuko ditu Jaurlaritzak, Administrazio Publiko eta Justizia Sailak jakinarazi duenez.

Hirugarren urtez erabaki du Jaurlaritzak ordainketak aurreratzea, iritzita "oraindik goizegi" dela Espainiako Gobernuak 2012ko gabonetako saria kendu aurreko egoerara itzultzeko. Halaber, argudiatu du ez ordaintzeak kontsumoan izango lukeen eragina saihestea dela aurreratzearen asmoa.

Horren harira, Jaurlaritzak jakinarazi du apirilean ordainduko duela lansari haren %25. 2015erako Eusko Legebiltzarrak onartutako aurrekontuek aintzat hartu zuten gastu hori —50 milioi eurokoa—. Bide batez Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak gogoratu du Espainiako Konstituzio auzitegiak erabakitzeke dituela auzi honekin lotutako lau helegite, eta horiek lehenbailehen argitzeko eskatu dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.