Guevarak Efe albiste agentziari azaldu dionez, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak eskatuta ari da Estatutua erreformatzeko agiria lantzen. Proposamen hori PSE-EEren baitan eztabaidatuko dute gero, hurrengo hauteskundeetarako programan sartzen dutenetz erabakitzeko. Nolanahi ere, argi eta garbi utzi du proposamen hori ez dutela Ibarretxeren Planaren alternatiba gisa eztabaidatzeko aurkeztuko.
Izan ere, Guevararen iduriko Gernikako Estatutua "guztiz baliagarria" da egun, eta horregatik "hobetu eta garatu" egin behar da. Hain zuzen ere, hori da PSE-EE lantzen ari den proposamenaren xedea.
Ildo horretatik, Jaurlaritzak gizarte segurantzaren kudeaketan esku-hartzeko aukera Estatutuan bertan aurreikusten dela nabarmendu du Guevarak. "Gizarte segurantzak berdina izan behar du espainiar guztientzat; ezin da bazterketarik egin. Baina badaude mekanismoak Elkarte Autonomoak gizarte segurantzarekin eta enpleguarekin zerikusia duten politka aktibo zein pasiboetan protagonismoa izan dezan", azpimarratu du.
Politika
Jaurlaritzak gizarte segurantzako eta enplegu arloko zenbait eskumen izatea proposatuko du PSE-EEk
Gernikako Estatutuaren erreforma ari da lantzen PSE-EE, eta proposamen horren barruan gizarte segurantzaren zein enplegu arloaren kudeaketan Eusko Jaurlaritzak parte hartzeko formulak ari da aztertzen. Zehazki, Emilio Guevara PSE-EEren Arabako batzarkidea —EAJko buruzagi ohia— ari da txostena lantzen. Nolanahi ere, PSE-EEk argi utzi du gizarte segurantzaren kudeaketa partekatzeko proposamen hori "Espainia guztirako kutxa bakar eta elkartasun printzipioetan" oinarrituko dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu