Irakaskuntza

Jaurlaritzak hitzarmena egin du CCOOrekin, beste sindikatuen iritziaren kontra

2007ko ekainaren 21a
16:38
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako unibertsitatez besteko irakaskuntza publikoko langileen baldintzak arautuko dituen dekretua sinatu dute gaur Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta CCOO sindikatuko irakaskuntza arloko buruzagiek. Beste sindikatua, EILAS, ELA, LAB eta UGT, hitzarmenaren kontra daude. Nolanahi ere, 21.000 langileren 2009 arteko baldintzak ezarriko ditu itunak.

Pablo Larrauri Hezkuntza sailburuordea gustura agertu da akordioarekin, baina erantsi du beste sindikatuak ere itunera biltzea gustatuko litzaiokeela. Hitzarmenaren edukiari dagokionez, datozen 4 urteetan hiru mila plaza finko sortuko direla, eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako kideen zein tutoreen ordainsariak hobetuko direla nabarmendu du Larraurik.

CCOOko irakaskuntza arloko arduardun Javier Nogalesek, berriz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako irakaskuntza publikoko langileek 1995etik lortu duten akordio onena dela iritzi dio, "ordainsarien %5eko igoera unibertsala ezartzen baitu, plantila egonkorrago bihurtzen eta enplegua sortzen baitu".

Beste sindikatuen ustez, ordea, hobekuntza horiek ez dira egiazkoak. EILASeko buru Belen Arrondok adierazi du gaur sinatu duten hitzarmenaren %90 2002tik abian dagoenaren berdina dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.