Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak adierazi du euskal preso guztiei bidali dietela Hitzeman programa. Haien "birgizarteratzea" bilatzen du, legedia jarraituta. Urriaren 2an aurkeztu zuten, Donostian. Oraingoz, ez du EH Bildu, PSE-EE, EAEko PP, Sare edota Etxeraten babesik jaso. Fernandezek esan die alternatibak proposatzeko. Jaurlaritzak bost hilabeteko epea eman zuen programa osatzeko.
Jaurlaritzak Hitzeman programa bidali die euskal presoei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu